Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
Gure institutuan betidanik izan ditugu ingurua zaintzeko gogoa eta bultzada; hori dela eta Agenda 21 proiektuan jarraitzea erabaki dugu.
Proiektu horretan gaudenok garapen jasangarria bultzatzen dugu. Barakaldoko ikastetxe gehienak lanean egongo gara udaletxearekin batera. Institutuan Ingurumen Batzordea ikasturtero osatuko dugu: ikasleak, irakasleok eta lankideak. Batzorde horretan institutuko diagnostikoa egingo dugu, gure ingurumena hobea izan dadin borobildu ahal diren gauzak aztertzeko, ingurumenari lotutako txangoak antolatuko ditugu eta beste gauza eta ekintza asko aurrera eramango ditugu, beste batzuen artean.
Institutuan urte asko daramagu papera, idazketa-tresnak, inprimagailuen kartutxoak eta pilak birziklatzen. Aurreko ikasturtean edukiontzi laranja bat eskuratu genuen olioa birziklatzeko.
Aurtengo plana hurrengoa da:
Agenda 21 guztiok gara eta aurretik aipatutako edozein ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Honekin batera, proposamen berriak izanez gero, pozik jasoko ditugu.