EUS CAS
Minas Barakaldo BHI
Instituto de Minas Barakaldo
Logo Gobierno Vasco
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Hizkuntza Normalkuntza

Proiektuak

Hizkuntza Normalkuntza


Normalkuntza Proiektua abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuak arautu zuen.

imagen descriptiva
Bi hizkuntz ofizialetan gaitasun nahikorik garatzea zaila izango delarik, ikastetxeei hizkuntza normalkuntza proiektu bat garatzea eskatu zitzaien. Elkartearen berezko hizkuntza (euskara) menperatzeko era egoki batean eskola esparruan zein kanpokoan gure ikasleek egoera ugari eta anitzak behar dituzte euskara erabiltzeko.Eskolako esparruan euskararen erabilpena eta presentzia bermatzeko neurriak hartu behar ditugu. Neurri eragingarriak hartu ezean gure ikasleek nekez lortuko dute maila egoki bat edo hizkuntza gaitasuna eskuratzeko behar duten besteko praktika.

Ikastetxearen Normalkuntza Proiektuaren xedea da verme horiek definitzea. Horretarako 2013-2014 ikasturtean Ulibarri Programak ezartzen zituen jarraibideei jarraituz gure hezkuntza komunitatean euskararen presentzia eta erabilpena ebaluatu genituen. Emaitzen arabera eta hurrengo lau ikasturterako gure proiektua gidatuko duten lorpenak, helburuak eta lehentasunak ezarri genituen. .

imagen descriptiva



 
Normalkuntza Proiektuaren arduradunak hauek izango dira 2015-2016. Ikasturtean.

  • Jorge de Abajo (Euskara).
  • Aitor Ortega (Erlijioa).
  • Arkaitz Ocerín (Gorputz Heziketa).

Proiektu honen helburu nagusienak hauek izango dira Hezkuntza-komunitatearen partaideak kontuan hartuta:

  • 1. Ikasleak:
    • Ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzea Antzerki Hizkuntza programaren bidez.
    • Ikasleekin antolatzen diren hainbat ekintzetan mintzamena lantzea.
    • Ikasleen batzordea sortzea.
    • Zenbait ekintzetan ikasleen partaidetza aktiboa lortzea.
    • Pasabideak euskeraz egindako lanekin girotzea.
    • Euskal Txokoa sortzea.
  • 2. Irakasleak:
    • Irakaslegoak erabiltzen duen material gehiena euskeraz egotea.
    • Komunikazio gaitasuna hobetzea Hobekuntza Planean agertzen diren ekintza zehatz bat betetzen: ariketaren bateko enuntziatua ahoz irakurtzea eta ondoren beren hitzekin berresatea.
    • Irakasleak hizkuntza gaitasuna hobetzea.
    • Irakasleek edozein prestakuntza aukeratzen dutenean euskeraz egitea.
    • Irakasleek hizkuntzaren inguruan dauzkaten zalantzak argitzea.
    • Zenbait ekintzetan irakaskasleen partaidetza aktiboa lortzea.
    • Irakasleak animatzea harremanak euskeraz izan daitezen.
    • Hitzaldi desberdinen bidez irakasleak motibatzea.
  • 3. Administrazioa eta zerbitzuetako langileak:
    • Euskera ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei ikastaroei buruzko informazioa ematea.
    • Normalkuntza proiektua ezagutaraztea.
    • Jantokian erabilera sustatzeko bideak bilatzea.
  • 4. Gurasoak:
    • Euskerarekin lotuta dauden familiako datuak aztertzea.
    • Informazioa elebietan gurasoei ematea.
    • Euskera ikasi edo hobetu nahi duten gurasoei ikastaroei buruzko informazioa ematea.
    • Café con Familias bileretan saiatzea gurasoak motibatzen.
    • Gurasoek, erdaldunak izan arren, haien seme alabek bai institutu barruan bai aisialdian egiten dituzten ekintzak euskeraz egin dezatela eragina izatea.

 
Honez gain, beste helburu zehatzagoa EUSKARAREN EGUNA (abenduak 3) ospatzea da. Horretarako ekintza desberdinak prestatuko ditugu: slogan lehiaketa, filmeak, abestiak prestatzea, jokuak, herri kirolak, etab.




MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK 2017-2018 IKASTURTERAKO: BATXILERGOA EKAINAK 20 ETA UZTAILAK 6 BITARTEAN / DBH EKAINAK 26 ETA UZTAILAK 12 BITARTEAN

Multimedia Gunea Egutegia
Menua Proiektuak


Kontaktuan jartzeko formularioa

Sar ezazuz zure datuak eta laster jarriko gara zurekin kontaktuan

*Faltan campos por rellenar.

Formularioa bidali

Legal oharra