2018/19 ikasturterako Batxilergoko ikasle berrien onarpena
Egutegia
Eskabide betetzeko epea:
On-line: 2018ko maiatzaren 2tik 13ra arte (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da maiatzaren 14ra arte)
Ikastetxean eskaerak: 2018ko maiatzaren 2tik 14ra arte.
Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2018ko ekainaren 1ean. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2018ko ekainaren 6ra arte
Eskabideari uko egiteko: 2018ko ekainaren 6ra arte
Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2018ko ekainaren 12an
Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko: 2018ko ekainaren 18a
Matrikularen formalizazioa: 2018ko ekainaren 20tik uztailaren 6ra arte
Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2018ko uztailaren 12ra arte