EUS CAS
Minas Barakaldo BHI
Instituto de Minas Barakaldo
Logo Gobierno Vasco
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Senideekiko kafea

Proiektuak

Senideekiko kafea


Aurten ere Café con Familias izeneko elkarbizitza elkargunea antolatuko dugu gure ikastetxean.

imagen descriptiva
Ikasmaila guztietako guraso batzuk (15-20) eta zenbait irakasle (4) hilero elkartzen gara kafe bat hartzeko.
Bertan eskolako zenbait gai lantzen dugu eta hausnarketa egiten da gure zentroan partaidetza eta elkarren arteko lana bultzatzeko asmoarekin.
Urtero legez, gonbitea luzatu nahi dizuegu Minas ikastetxeko zuei, gurasoei, jarduera hau ezagutu eta konpartitzeko. Zuen seme-alabaren tutoreari eska diezaiokezue egitasmo honetan parte hartzeko informazioa.

PARTAIDEAK

15-20 guraso DBH eta Batxilergoaren maila guztietakoak.
4-5 irakasle: zuzendaria, elkarbizitza arduradunak, orientatzailea.
Eskolaz kanpoko jardueren arduraduna, Barakaldoko Udaletxearen laguntzarekin.
Urtero gonbitea luzatzen diegu gure zentrora ailegatu berriak direnei: DBHko 1. Mailakoei.

METODOLOGIA

Hilean behin elkartzen gara, asteazken goizean, ordu eta erdiko saioan.
Lehenengo bileran urte osoko egutegia eta gai zerrenda erabakitzen da. Hilabete bakoitzean gai bat lantzen da.
Noizean behin kanpoko adituak ekartzen ditugu eta beraien laguntza izaten dugu gaiak jorratzerakoan.

EBALUAZIOA

Aurten 7. urtea dugu egitasmo honetan.
Parte hartzen dutenek eta ezagutzen dutenek oso aktibitate onuragarria dela uste dute.
EHIGE guraso elkarteko sari berezia irabazi zuen eta gure zentrotik erakunde desberdineko adituak pasatu dira gurekin batera kafe bat hartzen eta gure debateetan parte hartzeko.
Kafe bat hartzen, gure ikastetxeko jardueran hobekuntzarako diagnostikoak eta ideiak sortu dira. Gure ikastetxean partaidetza bultzatu eta kultura jarduerak antolatu dira: hitzaldiak, idazleekin bilerak, erakusketak, formazio tailerak guraso eta ikasleentzat, jaiak, kontzertuak, liburutegia hobetzeko kanpainak, eta abar.


imagen descriptiva




MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK 2017-2018 IKASTURTERAKO: BATXILERGOA EKAINAK 20 ETA UZTAILAK 6 BITARTEAN / DBH EKAINAK 26 ETA UZTAILAK 12 BITARTEAN

Multimedia Gunea Egutegia
Menua Proiektuak


Kontaktuan jartzeko formularioa

Sar ezazuz zure datuak eta laster jarriko gara zurekin kontaktuan

*Faltan campos por rellenar.

Formularioa bidali

Legal oharra